EHZ 2017
AZKEN ORDUKO ALBISTEA : EHZ FESTIBALAREN 2017KO EDIZIOA BERTAN BEHERA GELDITU DA, ARO TXARRAREN GATIK
EHZ festibalaren 22. edizioa 2017ko ekainaren 30ean eta uztailaren 1 eta 2 an ospatuko da. Arrosan, Idauze-Mendin eta Heletan izan ondoren, Euskal Herriko festibal zaharrenak bosgarren urtez Lekorne izanen du topaleku. Karia hortara, mota guzietako kontzertuak eta ikusgarriak antolatuak izanen dira gune ezberdinetan. Bolondresen laguntza ere ez da faltako.
Hainbat talde arituko dira festibalaren gunean antolatuak izanen diren toki ezberdinetan, horien artean Gatibu, Zea Mays, PILT, Frikun, Huntza, Kuartz, Zezenaren taldean edo Zoo euskal taldeak, nazioarteko talde andana batekin batera arituko direnak.
Musikaz bestalde, beste anitz animazio antolatuak izanen dira : Hodei magoa, klown tailerra, eztabaida gunea, Elirale dantza konpainiaren Bihotz 2 ikusgarria, Burrunka taldearen Mugetatik AT sorkuntza, Atx Teatro antzerki taldearen Bihotz salataria antzezlana eta bertso poteoa, besteak beste.
Euskal kultur erakundea Euskal Herria Zuzenean festibalaren partaide da.
Xehetasunak
- EHZ 2017 - Egitarau osoa
- Euskal Herria Zuzenean : 05 59 70 20 08
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)