Kontzertu atipikoak 2017ko Baionako bestetan
Zortzigarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Herriko Etxeak kontzertu atipikoak antolatuko dituzte elkarrekin. Aurten, bi kontzertu izanen dira. Lehena uztailaren 28an iraganen da, San Izpirituko "Collègiale" elizan, besteak beste Garikoitz Mendizabal txistularia eta Ana Belén García piano-joilearekin. Bigarrena aldiz, uztailaren 29an ospatuko da, Protestanteen Tenpluan, Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu" eskusoinu-joilearen inguruan.

2017ko Kontzertu Atipikoen egitaraua
2017ko uztailaren 28a, ostirala, San Izpirituko "Collégiale" elizan (Baiona)
- Garikoitz Mendizabal (txistua)
- Haize kintetoa : Hélène Billard (flauta), Claire Charrut (zahamiola), Genti Dollani (klarinetea), Arnaud Guicherd (adarra), Anne-Charlotte Lacroix (fagota)
- Ana Belén García (pianoa)
Edvard Grieg, Astor Piazzolla, Jesús Guridi eta Naji Hakim-en obrak eskainiko dituzte.
2017ko uztailaren 29a, larunbata, Protestanteen Tenplua - (Albert 1er karrika, 20 - Baiona)
Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu"-ren inguruan antolatu gaualdia
Parte hartzaileak : Elise Archambault (kantu lirikoa), Isabelle Jaury (kantua-baxu elektrikoa), Ringo Irigoyen ("Beat Box"- ahots perkusioak), Jean-Christian Irigoyen (eskusoinua)
Errepertorioa : Aita Donostiaren obren bertsioak, Xiberoko kantu tradizionalak, Manex Pagolaren kantuak, musika obra baten sorkuntza
Bi kontzertuak 17:00etan hasiko dira
Xehetasunak
- Tfnoa : 05 59 93 25 25 (Pantxoa Etchegoin - EKE)
- Irakur Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu"-ri 2012an egin genion elkarrizketa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)