"Otsail Ostegunak" zikloa Donapaleun

2017/02/04

2017ko otsailaren 2tik 23ra, Zabalik elkarteak antolatu Otsail Ostegunak mintzaldi zikloaren edizio berri bat iraganen da Donapaleun. Otsaileko ostegun arrats guziz beraz, hainbat gai jorratuko dituzte euskaraz, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu hitzaldi horietan.

"Otsail Ostegunak" zikloa Donapaleun
Argazkia : Bixente Lohiague - EKE

Otsailaren 2an, Manex Pagola izanen da gomita. Zer kantu egin duen, nola egin dituen, nolako girotan arizana den eta zendako, … horra besteak beste zer aipatzen ahalko den berarekin. Otsailaren 9an aldiz, Anuntxi Arana antropologoa Euskal mitologia, zeren eta zertarako gaiaren inguruan mintzatuko da.

Otsailaren 16an, ekonomia ekologikoan doktorea den Unai Paskual-ek, gaur gainean ditugun krisi guzien korapiloen ulertzera lagunduko gaitu.

Aurtengo zikloa otsailaren 23an bukatuko da Samara Velte, Berria egunkariko mundu mailako erreportariaren lekukotasunarekin. Ekialde hurbileko gerla eta berezikiago Kurduek bizitzen duten egoera aurkeztuko digu.

Mintzaldi guziak 20:30etan hasiko dira, Herri elkargoko gela nagusian.

Xehetasunak

Zabalik elkartea :  05 59 65 83 51

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)