Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia Baigorrin
Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia apirilaren 21ean iragan da, Baigorrin, "Plaza xoko" gelan, elkarte-kide eta herrietako ordezkari anitzen presentzian. 2017. urteko bilanaren egiteko mementua izan da. Joan den urtean EKE-k idatzi Euskal kulturaren diagnostikoa eta politika publikoetarako norabide proposamenak txostenaren ildo nagusiak aurkeztuak izan dira ere karia hortara. 2017ko ekintzen bilduma sarean da.
Solasgaiak
- Jean-Michel COSCARAT, auzapezak egin ongi etorria eta Mikel ERRAMOUSPE, lehendakariaren hitza
- Ezohiko Biltzar nagusia: araudien aldaketa
- Ohiko Biltzar nagusia
- 2017ko kultura ekintzen eta diru konduen aurkezpena
- Kontu ikustatzailearen txostena
- Konduen emaitzaren esleipena
- Kontu ikustatzailearen arraberritzea
- Elkarteen urtesariaren finkatzea
- "Euskal kulturaren diagnostikoa eta politika publikoetarako norabide proposamenak" deitu txostenaren ardatz nagusien aurkezpena
Gehiago jakin
- 2017ko ekintzen bilduma
- Pantxoa Etchegoin zuzendariak egin ekintzen bildumaren aurkezpena (Prezi - frantsesez)
- "Euskal kulturaren diagnostikoa eta politika publikoetarako norabide proposamenak"
2017ko maiatza (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)