Euskal kulturaren egunaren edizio berri bat Baionan
2018ko martxoaren 17an, Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturari buruzko egun berri bat antolatzen dute, Herri Soinu elkartearen eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren partaidetzarekin. Karia hortara, hainbat ekitaldi antolatuak dira kontserbatorioko irakasleei eta publiko zabalari zuzenduak. Euskal kultur erakundearen "Soka" erakusketa bisitatzeko parada izanen da ere.

Martxoaren 16tik apirilaren 6a arte, Soka erakusketa Baionako Arteen erdigunean aurkeztua izanen da.
Euskal kulturaren egun berri honen karietara gainera, mintzalaria, musikaria, dantzaria eta CNRS-eko ikerketa zuzendaria den Xabier Itçaina gomitatua izanen da. Mahain-inguru bat antolatua izanen da dantzaren zerbitzuko den musikaz, bai eta dantzariaren eta musikariaren arteko harremanaz.
Irakasle guziei irekia izanen da. Masterclass batzuk izanen dira ere.
IRAKASLEEI ETA PUBLIKOARI ZUZENDU GOIZA
- 9:30 : Ongi etorria
- 10:00 : Soka erakusketaren bisita gidatua
- 10:30-12:00 : Xabier Itçaina-ren mintzaldia
ARRATSALDEA : IKASLEEI ZUZENDU TAILER PRAKTIKOAK
- 13:30 : Soka erakusketaren bisita gidatua
- 14:00 : Xiberoko, Lapurdiko eta Gipuzkoako dantzen inguruko tailerrak. IDB-ko parte hartzaileak Kontserbatorioko eta Euskal Herria sareko ikasleek musikan lagundurik
16:30 : TAILERREN BILDUMA PUBLIKOA
Xehetasunak
- Euskal kulturaren eguna 2018 - Egitaraua
- Kontaktua : 05 59 31 21 79 - cmdt-ravel.fr – Arteen erdigunea, 29 cours du comte de Cabarrus, Baiona
- Soka erakusketaren webgunea
- Xabier Itçaina
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)