Hartzaro 2018

2018/02/01

2018ko otsailaren 3tik 13ra, Herri Soinu elkarteak Hartzaro festibalaren 22. edizioa antolatuko du Uztaritzen. Hamar egunez, hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira udaberriari ongi etorria emateko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Hartzaro 2018

22. edizio honen ospatzeko, karrikako arteak eta ikusgarriak aldizkatuko dira berriz ere ikusgarri gela bilakatuko zaigun Kiroletan.  Egitarauan, Philippe Oyhamburu-ren mintzaldi bat, dantza ikastaldiak, Uztaritzeko ihauterien garaiarekin bat egiten duten karrikako animazioak eta sorkuntzak, bai eta musika eta dantza ikusgarri andana bat : Uztaritzeko Txistulariak, Kautere Balet, Zortzi taldea,  Tartean konpainiaren Ez Dok Hiru ikusgarria,  So. K konpainiaren HatsaZarena Zarelako konpainiaren Giz’arte, Izartxo taldearen Hartza Iguzki sorkuntza, Kukai konpainiaren Oskara edo  Burrunka konpainiaren Mugetatik at !!!.

Bukaera ederra izanen da ere, ihauteriaren egunean parte hartuko duten 250 artista amatur eta profesionalei esker.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)