2018ko "Itzal Aktiboa" saria

2018/03/20

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal kultur erakundea eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin elkarlanean, eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen laguntzarekin, 2018ko "Gazte Sorkuntza Itzal Aktiboa" saria eskaintzen du. 2.000 euroko saria, 40 urte azpitik dituen eta Euskal Herrian bizi den edo Euskal Herriarekin lotura sendoak dituen artista bati emanen zaio. Aurkezteko epea 2018ko uztailaren 15ean amaituko da.

2018ko "Itzal Aktiboa" saria

Itzal Aktiboa elkarteak artista finalisten obrekin erakusketa kolektibo bat antolatuko du Donibane Garazin 2018ko urrian.

Sariaren irabazlea erakusketak irauten duen bitartean ezagutaraziko da, ekitaldi baten bitartez. Era berean, artistetako bi, Uharte Zentroan egoitza bat garatzera gonbidatuak izango dira.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)