Kontzertu Atipikoak 2018ko Baionako bestetan
Bederatzigarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Herriko Etxeak kontzertu atipikoak antolatuko dituzte elkarrekin. Aurten, bi kontzertu izanen dira. Lehena uztailaren 27an iraganen da, San Izpirituko "Collègiale" elizan, Julen Achiary musikariaren inguruan. Bigarrena aldiz, uztailaren 28an ospatuko da, toki berean, Bilboko Jatorki emazte otxotearen emanaldiarekin.

2018ko Kontzertu Atipikoen egitaraua
2018ko uztailaren 27a, ostirala, San Izpirituko "Collégiale" eliza (Baiona)
- Julen Achiary-ren inguruan antolatu gaualdia
2018ko uztailaren 28a, larunbata, San Izpirituko "Collégiale" eliza (Baiona)
-
Bilboko JATORKI Abots Zuriak emazte otxotea
Emazte otxote hau 2015ean sortu zen, Jatorki abesbatzaren babesean. Kantari hauek teknikotasun paregabea lortu dute euskal kantuen interpretazioan. Zuzendaritzat daukate Joxean Llorente Etxeberria, besteak beste Getxoko "Andrés Isasi" musika eskola kudeatzen duena.
Bi kontzertuak 17:00etan hasiko dira
Xehetasunak
- Tfnoa : 05 59 93 25 25 (Pantxoa Etchegoin - EKE)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)