Organik Orkeztra-ren kontzertua Bokalen

2018/05/16

2018ko maiatzaren 24an, 20:30etan, Organik Orkeztra taldeak kontzertu bat eskainiko du Bokaleko Apollo aretoan. Dozena bat musikariz osatzen den talde honek musika herrikoien eta musika jakitunen arteko topaketa bat eskainiko du. Kontzertua Akitania-Hegoaldeko Eszena Nazionalak eta Euskal kultur erakundeak elkarrekin antolatzen dute.

Organik Orkeztra-ren kontzertua Bokalen

Organik Orkeztra sortu da Kristof Hiriart, kantari, perkusio-jole eta Lagunarte konpainiako zuzendariaren eta Lille hirian kokatua den Jérémie Ternoy, pianista eta konpositiorearen topaketa batetarik.

Bien artean, hamar musikari, orkestra berezi batean elkarturik balentria handienakegiteko prest direnak. Soka hirukotea, haize-instrumentu laukotea, jazz hirukotea, ahotsak, bikote anitzak eta bakarlari paregabeak : azpi-multzoek ozentasun ezberdineta hitz hartze ausartenez moldatu orkestra osatzen dute.

Beraz egitarauarekin, Organik Orkeztrak lehenesten du herri musiken eta musikajakitunen arteko lotura. Inprobisazioaren eta musika idatziaren artean, entzun daitezke Euskal Herriko jatorri barnakorrak, kanpotik datozen soinuekin elgarrekilakoa egitendutenak. Indarra, oparotasuna, askatasuna eta leuntasuna hitzek zentzu guzia badaukate ez ohizko orkestra honetan.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)