Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarritu artista egonaldia Cenon herrian
2018ko urtarrilaren 22tik 26a arte, artista egonaldi berezi bat iraganen da Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarrituz, Las Hermanas Caronni musika bikoteak, Benjamin Colin perkusio-jole eta olerkari soinudunak eta Kukai Dantza konpainiako Marxel Rodriguez dantzariak, dantza, argazkia, margoa eta musika uztartuko dituen sorkuntza bat landuko dute elkarrekin. Lehen emanaldia tokian berean eskainiko dute urtarrilaren 26an. Berantago Euskal Herrian ikusteko parada izanen da ere.

Las Hermanas Caronni Argentinar musikari bikotea, Benjamin Colin frantses perkusio-jole eta olerkari soinuduna eta berriki "Espainiako dantza konpainia hoberena"-ren saria jaso duen Kukai Dantza taldeko Marxel Rodriguez dantzaria bilduko dituen topaketa berezi hau, Patxi Laskarai argazkilari euskaldunaren lanean oinarritzen da.
Elkarrekin, margoak argazkiekin nahasiko dituzte, euskal dantza tradizionala eta garaikidea Ravel-etik Piazzolla-raino doazen eraginak dituzten musika zatiekin...
- Gianna Caronni : klarinetea, klarinete apala eta ahotsa
- Laura Caronni : biolontxeloa eta ahotsa
- Benjamin Colin : perkusioak
- Martxel Rodriguez (Kukai Dantza) : dantza
- Stéphane Carricondo : margoak
Lehen emanaldia 2018ko urtarrilaren 26an, 19:30etan iraganen da Le Rocher de Palmer aretoan. Sartzea urririk izanen da.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)