"Projection Basque" artista egonaldi artistikoa Errenterian
Aste honetan artista egonaldi berezi bat iragaiten ari da Errenteriako Niessen aretoan. Patxi Laskarai-ren argazkietan oinarrituz, Las Hermanas Caronni musika bikoteak, Benjamin Colin perkusio-jole eta olerkari soinudunak eta Kukai Dantza konpainiako Marxel Rodriguez dantzariak, dantza, argazkia, margoa eta musika uztartuko dituen sorkuntza bat lantzen dute elkarrekin. Martxoaren 8an, lan horren aurkezpen publikoa eginen dute, 19:00etan.

Las Hermanas Caronni Argentinar musikari bikotea, Benjamin Colin frantses perkusio-jole eta olerkari soinuduna eta berriki "Espainiako dantza konpainia hoberena"-ren saria jaso duen Kukai Dantza taldeko Marxel Rodriguez dantzaria bilduko dituen topaketa berezi hau, Patxi Laskarai argazkilari euskaldunaren lanean oinarritzen da.
Elkarrekin, margoak argazkiekin nahasiko dituzte, euskal dantza tradizionala eta garaikidea Ravel-etik Piazzolla-raino doazen eraginak dituzten musika zatiekin...
- Gianna Caronni : klarinetea, klarinete apala eta ahotsa
- Laura Caronni : biolontxeloa eta ahotsa
- Benjamin Colin : perkusioak
- Martxel Rodriguez (Kukai Dantza) : dantza
- Stéphane Carricondo : margoak
Aipatu behar da joan den urtarrilan lehen egonaldi bat iragan zela Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan eta karia hortara lehen emanaldi bat eskaini zutela ere.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)