Euskal kultur erakundearen ohiko eta ez-ohiko biltzar nagusia Senperen
Euskal kultur erakundearen 2019ko ohiko eta ez-ohiko biltzar nagusia apirilaren 6an iragan zen, Senpereko Larreko gelan, elkarte-kide anitzen presentzian. 2018. urteko bilanaren egiteko momentua izan da baita ere EKE-ren araudi berrien onartzeko parada. Kultura gaitasuna herri elkargoan aipatua izan da ere.
Solasgaiak
Pierre-Marie NOSBAUM, Senpereko auzapezak egin ongi etorria eta Mikel ERRAMOUSPE, lehendakariaren hitza.
Ez-ohiko biltzar nagusia :
Araudien aldaketa, eta bereziki Nafarroako Gobernuko ordezkari baten izendapena EKE-ko administrazio kontseiluan.
Ohiko biltzar nagusia
- 2018ko kultura ekintzen eta diru kontuen aurkezpena
- Kontu ikustatzailearen txostena
- Kontu emaitzaren esleipena
- Elkarteen urtesariaren finkatzea
- Administrazio kontseiluko kultura eragileen taldearen arraberritzea
- Kultura gaitasuna Herriko elkargoan : egoera, Bruno Carrère, kultura partaidetzen, arte irakaskuntzaren eta kultura ondarearen aholkulariak aurkezturik
- Galderak-erantzunak
Gehiago jakin
- 2018ko ekintzen bilduma (PDF)
- EKE-ko araudi berriak (PDF)
- Pantxoa Etchegoin zuzendariak egin ekintzen bildumaren aurkezpena (Prezi - frantsesez)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)