Euskal zinemari buruzko gaualdi berezia

2019/04/08

"Euskal zinema : zinemagileen hiru belaunaldi" liburuaren frantses bertsioaren argitalpena kari, Euskal kultur kultur erakundeak euskal zinemari buruzko gaualdi berezi bat proposatzen du 2019ko apirilaren 12an, Baionako Atalante zinegela berrian. Joxean Fernandez Euskal Filmategiaren zuzendariak eta Santos Zunzunegui Euskal Herriko Unibertsitateko erakaslea, historialaria, zine kritikoa eta hainbat zine aldizkarien kolaboratzaileak, euskal zinearen nondik norakoak aipatuko dituzte. Gaualdiak Paul Urkijoren "Errementari" filmaren proiekzioarekin segituko du, hau Iparraldeko emanaldi bakarra izanen delarik. Ondotik, topaketa bat izanen da  Paul Urquijorekin.

Euskal zinemari buruzko gaualdi berezia

Oinarrizko liburua euskal zinemari buruz

Euskal kultur erakundeaEtxepare Institutua eta Euskadiko Filmategiaren sustenguz, Pimientos argitaletxearen Arteaz markak Euskal zinema : zinemagileen hiru belaunaldi liburuaren frantsesezko itzulpena argitaratu du. Joxean Fernández-ek zuzendutako liburu kolektibo honek euskal zinemaren inguruko gogoeta osatu eta zehatza proposatzen du. Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroen baitan, 2014an, hainbat zinemagile, produktore, kritikari eta ikertzaile bildu ziren Euskadiko Filmategiak antolatu zuen bi eguneko sinposioan. Bilduma honek hitzaldi eta mahai-inguruen ondorioak aipatzen ditu. Bildutako artikuluek zinemaren hainbat arlo ezberdin aztertzen dituzte, besteak beste, euskal zinemaren historia, bere izaera, euskara eta nortasun nazionala, industriaren egoera, baita Kimuak programaren garrantzia ere. Hiru belaunaldi horien arteko elkarrizketak agerian ematen ditu trantsizio garaitik hona euskal zinemak bizi izan zituen erronka eta norabide aldaketak. Santos Zunzuneguik, liburu honen lehen artikuluaren autorea dena, eta Joxean Fernandezek euskal zinemaren nondik norakaoak aiptuko dituzte solasaldi modura.

Errementari : emanaldi bakarra Iparraldean

Gaualdiak Paul Urkijoren « Errementari » filmaren proiekzioarekin segituko du, hau Iparraldeko emanaldi bakarra izanen delarik. Ondotik, Paul Urquijorekin topaketa bat izanen da.

Filma

ERREMENTARI – 2018 – 1 :38 – Paul Urquijok zuzendurik, aktore horiekin Kandido Uranga, Eneko Sagardoy, Uma Bracaglia, Ramon Aguirre, Joxean Bengoetxea…

Zortzi urte igaro dira 1833ko Karlistadaz geroztik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko gobernu-komisarioa basoaren sakonean dagoen errementeria ilun bateraino iritsiko da gertakari bat ikertzen ari denean. Patxi izeneko errementari arriskutsu eta bakartia bizi da han. Inguruko herritarrek lapurretei, hilketei eta deabruzko itunei buruzko istorioak kontatzen dituzte hari buruz. Harik eta, egun batean, halabeharrez, Usue izeneko umezurtza errementeria misteriotsuan sartzea lortzen duen arte.

Orduan, agerira ekarriko du Patxi errementariaren atzean ezkutatzen den egia lazgarria.

Paul Urkijo Alijo zinemaren, ilustrazioaren, literaturaren eta komikien zale amorratua da txikitatik. 2008an Arte Ederretan lizentziatu zen, eta ikus- entzunezkoak, ilustrazioak eta infografiak egiten aritu da ordutik. Halaxe hasi zen fikziozko eta animaziozko film laburrak idazten eta zuzentzen, eta 85 sari lortu dituzte hala estatuan nola nazioartean. Haietako bat, Los monstruos no existen, 2012ko Donostia Zinemaldian aurkeztu zen, Kimuak katalogoaren barruan. Errementari, Patxi Errementariaren euskal kondairan oinarritua, Urkijoren lehen film luzea da.

Ordutegia
  • 19:00 - 20:30 : liburu aurkezpena + elkarrizketa
  • 20:30 : Pintxoak
  • 21:00 : Filma

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)