Herri Urrats 2019

2019/05/07

2019ko maiatzaren 12an, Herri Urratsen 36. edizioa iraganen da Senperen, "LK" lemapean. Besta egiteko eta dirua biltzeko parada emateaz gain, aurten ere ipar Euskal Herriko ikastolen elgarretaratze nagusia irakasle postu gehiago aldarrikatzeko momentua izanen da Seaska-rentzat.

Herri Urrats 2019

Zuzenean ikusten ahalko diren artisten artean, Manez eta Kobreak, Liher, Herrit'mo, Bax'Ainarak, Zarena Zarelako, So.K, Saltoka, McOnak, La Basu, En Tol Sarmiento, Kuartz, Iron & Maider...

Aipatzekoa da bestalde, besta bezperan hasiko dela, Saran ohiko Urrats Gaua antolatua izanen baita.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)