“Hogei’ta” kronikak

2011/10/16

EKE-rekin partaidetzan France Bleu Pays Basque irratiak gazte batzuen lekukotasunak hedatzen ditu egunero, gizartean eta kultura arloan bereziki daramaten lana ezagutaraziz.

“Hogei’ta” kronikak

“Hogei’ta” kronikak astelehenetik ostiralera hedatuak dira 18:50etan, David Aire-k eta Andde Irosbehere-k animatu euskarazko emankizunean.  Kronika horien helburua euskal kulturaren arloan eta orohar gizartean eragile diren gaurko gazteen lekukotasunak eta bizi-kondaketak biltzea da.

Astero gazte bat elkarrizketatua da, bere iharduera kulturalaren, artistikoaren, sozialaren edo ekonomikoaren bidez euskal kultura nola bizi eta arraberritzen duen agerian utziz.

Euskal kultur erakundeak lekukotasun horiek baliatzen ahalko ditu, behar izanez gero, “Hogei’ta” programaren barnean eraman zonbait gogoetaldien hazteko.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)