Hemen zaude: Hasiera Albisteak 23. Txotxongilo Egunak Hendaian

23. Txotxongilo Egunak Hendaian

2012/11/15

Azaroaren 19tik 25era, Akelarre elkarteak 23. Txotxongilo Egunak antolatzen ditu Hendaian. Aste batez, euskarazko hainbat ikusgarri preziatzen ahalko dira Les Variétés zinegelan eta Mendizola aretoan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Adin guzietarako emanaldiak izanen dira. Hala nola, ikusgarri batzu eskoletako haurrei zuzenduak baldin badira ere, publiko zabalari zuzenduriko beste anitz badira, adibidez Zurrunka taldearen Erraldoi bihotz gabea, En la lona taldearen  Sialuk hartz txikiaren bidaia edota Kontakatillu taldearen Katillukadak. Erreserbazioak Hendaiako Turismo Bulegoan edo Irungo Oskarbe dendan egin daitezke.

 

Xehetasunak  :