Müsikaren Egüna

2013/05/13

2013ko maiatzaren 17tik 19ra, 24. Müsikaren Egüna iraganen da Urdiñarben. Euskal kulturaren eta munduko beste kulturen arteko topalekua izan nahi duen festibal honen karietara, hainbat animazio antolatu ditu Bil Xokoa elkarteak.

Müsikaren Egüna

Aurtengo egitarauan azpimarratzekoa da Xiberoko dantzaren inguruko hitzordu berezia antolatua dela Müsikaren Egünaren bezperan, hau da maiatzaren 18an larunbatez.

Igande arratsaldeko kontzertuen denboran, maiatzaren 19an, hainbat artista entzun daitezke, dohainik, usaian bezala, eta horien artean Briganthya, Petti, Zezenaren taldea edo Holako bezalako euskal taldeak.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)