33. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Saran
2016ko martxoaren 28an, 33. Euskal Herriko Idazleen Biltzarra iraganen da Saran. Aurtengo edizioak berritasun frango ekarriko ditu orain arte baino bi aldiz handiagoa izanen den toki batean. Euskal kultur erakundea partaide da.

Badu orain urtea Sarako zenbait elkarte gogoetatzen hasi zirela Biltzarrari bultzada eman nahiz. Egituratze berria onartua izan da eta hemendik aitzina Sarako Biltzarra deitu elkarteak bere gain hartuko du antolaketa, orain arte Sarako Turismo Bulegoak kudeatzen zuena.
Bi helburu nagusi finkatuak izan dira : gazte gehiagoren erakartzea eta euskarari toki handiagoaren eskaintzea, irakaskuntzako hiru sareekin partaidetzan (ikastola, eskola publiko, eskola katoliko, kolegio eta lizeo). Antolaketari dagokionez, Biltzarri eskaini lekua handitua izanen da eta eremua bikoiztua.
Lau gune berezi izanen dira : erakusketa artistikoen xokoa, liburu berrien kitorik kontsultatzeko xokoa, haurren xokoa (animazio eta ikusgarriekin) eta mintzaldien eta hedabideen xokoa.
100 bat idazle eta argitaletxe baino gehiago hor izanen dira. Bestalde, aurtengo Biltzar Saria Itxaro Borda idazleari (irakur Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendariaren aurkezpena) eta Michel Iturria marrazkilariari emana izanen zaie.
Aipatzeko da egunean zehar Kanaldudek zuzeneko emanaldiak eskainiko dituela Saratik zuzenean (hitzaldiak) 10.00etatik 12.00etara eta 14.30etatik 17.00etara.
Egitaraua
- 10:00 : Eric Dupré-Poretti – Ikuska Aldizkaria.
- 10:15 : Pamiela – Aita Deitzen zen gizona (Migel Jabier Urmeneta. Bigarren Errepublika, Frankismoa eta Trantsizioa).
- 10:45 : Beñat Zintzo-Garmendia Histoire de la sorcellerie au Pays Basque : les bûchers de l'Injuste-Privat.
- 11:00 : Jacques Sales Etude sur les kaskarot de Ciboure : l'origine, l'exode de leurs ancêtres.
- 11:15 : Euskaltzaindia Euskal Literaturaren Antologia 1 : erdi arotik errenazimendura-Karlos Otegi-Jon Artza.
- 11:30 : eskolek transmisioari buruz egin duten lana aurkeztuko dute
- 12:00 : aurtengo Biltzar Sariaren ematea (Itxaro Borda eta Michel Iturria).
- 14:30 : Alexandre de la Cerda La déportation des Basques sous la Terreur- Cairn.
- 14:45 : Daniel Landart Etxea eta etxekoak euskal literaturan- Euskaltzaleen Biltzarra.
- 15:00 : Michel Iturria (mintzaldia).
- 16:00 : Itxaro Borda (mintzaldia).
Xehetasunak
- Kontaktua : +33 6 21 09 39 55 - biltzarsara@gmail.com
- Webgunea
- Sarako Biltzarra
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)