35. Idazleen Biltzarra Saran
2018ko apirilaren 1 eta 2an, Idazleen Biltzarraren 35. edizioa ospatuko da Sarako kiroldegian. Usaian bezala, hainbat liburu aurkezpen eta idazleekilako topaketa antolatuak izanen dira. Aurtengo Biltzar Saria Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larronde-ri emana izanen zaie. Euskal kultur erakundea partaide da.

Egun bat eta erdiz beraz, idazleek beren liburuak saldu eta izenpetuko dituzte.
Beren liburu berriak aurkeztuko dituzten idazleen artean, Allande Etxart, Maddi Zubeldia & Anne Frucher, Txomin Peillen, Eneko Bidegain, Eric Dicharry edo Sarako euskalkiari buruzko liburu bat plazaratu duen Koldo Zuazo aipa daitezke.
Bestalde, idazleekilako topaketak izanen dira ere, hala nola Michel Duvert, Manuel Urtizberea, Ttotte Etxebeste, Amaiur Blasco, Juankar Lopez Mugartza, Joxe Gimenez Maia, Auxtin Zamora, Asisko Urmeneta edo Xabier Elosegi-rekin.
Denetan, 120 idazle, 25 argitaletxe eta 15 elkarte iragarri dituzte aurtengo ediziorako.
Ordutegiak : igandean : 15:00etatik goiti / Astelehenean : 10:00-19:00
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)