Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ahots emaile laguntzaileei deialdia

Ahots emaile laguntzaileei deialdia

2016/07/12

Biarritzeko Liburutegi Soinudunak liburu irakurleak bilatzen ditu irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonendako audio-liburuen grabatzeko. Frantsesez edo euskaraz irakurtzen duten pertsonak xerkatzen dituzte. Izenak oraidanik eman daitezke

Frantsesez ala euskaraz liburuak irakurtzea maite duten pertsona batzu ezgaitasun egoera batean gertatzen dira.

Laguntzaileez osatua den Biarritzeko Liburutegi soinuduneko ahots emaileen elkarteak, audio-liburuak prestatzen ditu urririk (CD-MP3 formatuan grabatuak) elbarritasun arazoak edo bista eskasarengatik irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei.

Liburutegi Soinudunak MP3 irakurgailua prestatzen ahal dio audio irakurleari eskas baldin badu (“Victor Reader” irakurgailu bat hain zuzen) . Laguntza horren ukaiteko, izena eman behar da, mediku agiri bat edo elbarritasun karta erakutsiz. Liburuak urririk prestatzen dira. Elkartearen egoitzan edo postaren bidez eskuratu daitezke.

Ahots emaileentzat :

  • Euskaraz edo/ta frantsesez irakurtzeko gaitasuna ukan
  • Irakurtzea maitatu eta testuari bizitasuna emateko gai izan
  • Ordenagailu bat ukan

Xehetasunak

  • Tfnoa : 05 59 43 76 84
  • Helbide elketronikoa :
  • Permanentziak elkartearen egoitzan iragaiten dira astelehenetan edo ostegunetan 14:00ak eta 16:00ak artean. Helbidea : Villa Sion - 79, bis - Espainiako karrika 64200 Biarritz

Egilea: Nahia Garat - www.irudimena.eus