Hemen zaude: Hasiera Albisteak Akitaniako kulturen inguruko "Sormena eta berrikuntza numerikoa" deialdia

Akitaniako kulturen inguruko "Sormena eta berrikuntza numerikoa" deialdia

2013/01/10

Bigarren edizioko Akitania eskualdeak « Akitaniako kulturen inguruko sormena eta berrikuntza numerikoa" izeneko deialdia zabaltzen du La Fabrique BNSA egituraren bidez. Egitasmo numeriko berritzaileak sustatu nahi ditu karia hortara. Elkarteek ere parte har lezakete deialdi hortan, 2013ko otsailaren 22a arte.

Deialdi hau sormen handiko egitasmo numeriko berritzaileak lauzkatzeko sortua izan zen iaz. Egitasmo horiek Akitaniako ondarea baloratu behar dute manera batez edo bestez, izan dadin kulturaren aldetik edo egin-moldeei begira (arlo artistikoak, sozialak, ekonomikoak, zientifikoak...).

Igurikatuak diren egitasmo motak: erakusketa birtualak/hibridoak, joko interaktiboak, webdokumentalak, errealitate birtuala, kartografia, audigidak, mugikorrendako aplikazioak...

250.000 euro banatuko dira hautatuak izanen diren egitasmoen artean.

Xehetasunak