Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amets Arzallus xapeldun !

Amets Arzallus xapeldun !

2012/11/10

"Xilaba" Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketaren finala azaroaren 10ean iragan zen Baionako Lauga gelan.  Hirugarren aldikotz, Amets Arzallus Hendaiarrak jantzi du xapela. Odei Barroso bigarren sailkatu da eta Sustrai Colina hirugarren. Xilaba-ren ondoko edizioa 2014an iraganen da.

Azaroaren 10ean, 2000 bertsuzale inguru izan ziren Baionako Lauga gelan Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko txapelketako finala segitzen.  Hauek da epaileek atera zuten sailkapena:

  1. Amets Arzallus: 784 pundu
  2. Odei Barroso: 761, 5 pundu
  3. Sustrai Colina: 448,5 pundu
  4. Maddi Sarasua: 414 pundu
  5. Eneritz Zabaleta: 405,5 pundu
  6. Xumai Murua: 387,5 pundu

Ondorioz, 2010ean eta 2008an gertatu bezala, Amets Arzallus hendaiarrak jantzi zuen xapela. Xilaba-ren ondoko edizioa 2014an iraganen da.

Xehetasunak

Emile Larre euskaltzain eta bertsuzalearen eskutik eskuratu zuen Amets Arzallusek 2012ko xapela (argazkia: Jakes Larre - EKE)