2018ko irailaren 16an, 15:30etan "Andere Serora Hiriburun" izeneko pastorala bigarren aldiz ikusten ahalko da Hiriburuko Plaza Berrin. Orotara, 130 aktorek parte hartzen dute Guillaume Irigoyen-ek eta Patxi Iriart-ek idatzi sorkuntza honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.
"Andere Serora Hiriburun" pastorala 7 kantuz eta 21 jeikaldiz osatzen da eta Hiriburuko historia aipatuko du momentu jakin batzuen bitartez.
Egunaren egitaraua
10:30 : pastoralaren meza
11:30 : desfilea Andereseroraenetik Plaza Berrira
13:00 : bazkaria eta taloak
15:30 : "Andere Serora Hiriburun" pastorala
19:00 : taloak, ostatua eta soinua
Parte hartzaileak :
Nicole GUILLEMOTONIA, André BOSCH : "Hiriburu Pastorala 2018" elkartea
Pantxika URRUTY : Errejentsa
Guillaume IRIGOYEN : Asmatzailea
Patxi IRIART, Guillaume IRIGOYEN: Idazleak
Sophie LARRANDABURU : Kantuen musika egile eta zuzendaria
Alain IRIART : Azken kantuaren idazlea
Maddalen RECALT, Arnaud IZAL : Satanen erakasleak
Cibelle DAMESTOY : Dantzen sortzailea
Sébastien PAULINI, Patrick CALVET, Jean Pierre MARLIN : Soinularien kudeatzaileak
Maialen HIRIBARREN, Ana DUCAMP : Dendarien kudeatzaileak