Hemen zaude: Hasiera Albisteak Antzerki parte-hartzailearen inguruko bilkura Hendaian

Antzerki parte-hartzailearen inguruko bilkura Hendaian

2012/08/24

2012ko urriaren 20an, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak, Agerre Teatroa konpainiak eta Imuntzo eta Beloki musikariek Zu ere On Kixote? euskarazko antzezlana eskainiko dute Mendi Zolan kulturgunean.  Hendaiako elkarteak eta artistak parte hartzera deituak dira. Karia hortara, informazio bilkura bat antolatua da Mendi Zolan kulturgunean, irailaren 25ean, 18:30ean.

Dantza, kantu, antzerki, bertsu, edo arte plastiko elkarteek eta artistek parte har dezakete proiektu honetan (parte hartzaile kopuru mugatua). Irailaren 25eko bilkuraren helburua jendea informatzea eta interesatuak diren elkarteen edota artisteen izenak hartzea izanen da.

Xehetasunak :