Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aquitaine.eus egitasmoaren webgunea sarean

Aquitaine.eus egitasmoaren webgunea sarean

2016/11/15

Eusko Jaurlaritzak eta Akitania Berria-k osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, baita ere Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal kultur erakundea-k 2016ko martxoan abiarazi zuten Aquitaine.eus egitasmoa. Hemendik aitzina horren aktualitatea www.aquitaine.eus webgunean segi daiteke.

Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako jaialdi eta ekitaldietan erakustea eta Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatzea du helburu programak.

Gehiago jakin

Le Rocher de Palmer-en (Cenon) Jazzaldia-ko kartelen erakusketaren inaugurazio ekitaldia (argazkia: Etxepare Institutua)