"Kaperan a kapela" berezia Abbadiako jauregian

Hasiera batean, topaketa hori ekaina hasieran proposatua izan zen Kaperan A Kapela zikloaren 10 urteak ospatzeko. Maleruski, eguraldi txarragatik, Abbadiako baratzeetan pentsatutako kontzertu hori Merkatu zaharrera mugitu behar izan zuten antolatzaileek. Performantza honen arrakasta ikusiz, eta taldeek elgarrekin aritzeko eramandako lana ikusiz, kontzertu berezi hori jauregiko baratzean berriz programatzea erabakia izan zen. Uztailaren 8an, jauregiaren argiztatze bat zela baliatuz, (jakinez 2012ko edizioan 250 pertsona bildu zirela gertakaria ikustera) , kontzertu berezia karia horretarat berriz antolatzeko ideia piztu zen.

Kontzertuko sartzea urririk izanen da. Denbora txarra balitz, uztailaren 11an gibelatua izanen da.

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) : 05.59.93.25.25
  • Hendaiako Hiria (David Gallet) : 06 75 38 33 51