Hemen zaude: Hasiera Albisteak Arte plastiko eta musika egonaldi deialdia

Arte plastiko eta musika egonaldi deialdia

2018/03/21

Datorren abuztuan Donibane Lohizunen antolatzen duen Baleapop festibalaren 9. edizioa kari, Moï Moï kolektiboak alor anitzeko obra baten sortzeko (musika & artea) deia egiten die artistei. Aurtengo gaia "sakasta" izanen da. Hautagaitzak 2018ko martxoaren 30eko helarazi beharko dira.

Hautatuak izanen diren artista/kolektiboak elkarlanean arituko dira, bi alorrak uztartzen dituen obra original baten sortzeko, haiek nahiko duten moldean eta bitartekoekin.

Proposatu proiektuek gure Euskal Herriko lurraldearen berezitasuna ere kontuan hartzen ahalko dute. Hautagaiek bakarka ala kolektibo gisa ihardets dezakete.

EGUTEGIA
- Deialdiari erantzuteko epea : 2018ko martxoaren 30a
- Egonaldia bi alditan iraganen da : 

  • lehen urratsa, sortzeko eta lekuei behatzeko 
  • bigarren urratsa, obra ekoizteko eta hedatzeko

- Datak hitzarmena sinatzean zehaztuko dira
- Baleapop festibala : 2018ko agorrilaren 23tik 26ra

AURREKONTUA
- 2500€

Euskal kultur erakundea partaide da

Xehetasunak