"Aterpean 2018" - 12. proiektu deialdia martxan

2018/03/20

2018ko irailan Baiona-Donostia Eurohiriko herri ezberdinetan ospatuko den "Dantza Hirian" Mugaz Haraindiko Hiri paisaietako dantza festibalak bere 12. proiektu deialdia abiatzen du, "Aterpean" artista egonaldien karietara. Hautagaitzak 2018ko martxoaren 31a aitzin helarazi behar dira. 

"Aterpean 2018" - 12. proiektu deialdia martxan
Argazkia : Gorka Bravo Photography

Deialdia dantza garaikidearen alorrean ari diren artistei zuzendua da, bai eta beste arte alorretan ari izanik ere dantza erreferentziatzat daukatenei, beren sorkuntza hiri giroan kokatzen den heinean.

"Aterpean"-ek diru zama bat eta toki bat eskainiko dizkie obra hori sortu eta heda dezaten Dantza Hirian festibalaren programazioan. Zuzendaritzak arreta berezia eskainiko die Akitaniako eta Euskadiko artisteek egin proposamenei. Bi proiektu hautatuak izanen dira bi astetako egonaldi batentzat Errenteriako Dantzagunean, Malandain Ballet Biarritz-eko zentro koreografikoan eta Hendaiako Mendi Zolan gunean.  

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)