"Azkaingo argazki bideak" argazki festibalean parte hartzeko deialdia
Azkaingo Zilargia elkarteak eta Herriko Etxeak Azkaingo argazki bideak festibalaren bigarren edizioa antolatzen dute 2016ko ekainaren 11tik abuztuaren 11ra. Aurtengo gaia Hemengo eta kanpoko ura izanen da. Deialdi bat abiatzen dute berrogeita hamar argazkilariren obrak erakusteko asmoz.

Aurtengo ohorezko gomita Anne Quéméré, itsasturia, argazkilaria eta “Passagère de l’Arctique” (Locus Solus argitaletxea) liburuaren idazlea izanen da. Festibaleren denboran, argazkiak herriko plazan eta karriketan erakutsiak izanen dira. Parte hartzero baldintzak eta formularioa sarean dituzue.
Xehetasunak
- Zilargia elkartea : 06 89 89 41 97
- Azkaingo argazki bideak 2016 - Hautagaitza deialdia
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)