Baigorriko Kulturaldia 2015

2015/04/18

Apiril guziz bezala, aurten ere Kulturaldia iragaiten ari da Baigorrin eta inguruko herrietan. Basaizea elkarte antolatzaileak hiru hitzordu nagusi finkatu ditu aurtengo. Baigorriko Kulturaldia, Nafarroaren Eguna besta herrikoiarekin bururatuko da apirilaren 26an.

Baigorriko Kulturaldia  2015

Aurtengo Baigorriko Kulturaldia joan den apirilaren 19an hasi zen, Ruper Ordorika-k Ortzaizeko Goikoetxea Lur-Ontzi lantegian eskaini kontzertu akustiko arrakastatsuarekin. 

Ondoko hitzordua apirilaren 25eko finkatua da Baigorriko elizan iraganen den Guk ta Guk-tarrak ikusgarriarekin. Bertan, hainbat artistek Guk taldearen kantu zaharrak molde berrian emanen dituzte.

Azkenik, Baigorriko Kulturaldiko hitzordu nagusia, apirilaren 26an, igandez, Baigorrin ospatuko den Nafarroaren Eguna izanen da, usaiako kontzertu, animazio eta bazkariarekin.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)