Baigorriko Kulturaldia 2016

2016/04/21

Apiril guziz bezala, Baigorriko Basaizea elkarteak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu aurten ere. Karia hortara, Izaiteko libre - Manex Pagolaren oihartzunak izeneko musikaldia iraganen da apirilaren 23an eta Nafarroaren Eguna apirilaren 24an.

Baigorriko Kulturaldia 2016

Badu orain 38 urte, Nafarroaren Eguna ospatzen dela Baigorrin, urtero mugaz bi aldetako Nafartar andana bat elkartuz.

Usaian bezala, aurtengo edizioak egitarau aberatsa dakarkigu, dantza eta musika ikusgarri andana batekin. Bertsulariak ere hor izanen dira, bai eta ohiko bazkari eta haurren xokoa ere bai.

Bezperan gainera, herriko elizan kontzertu berezia eginen da Manex Pagola kantu egile famatuaren omenez. Izaiteko libre-Manex Pagolaren oihartzunak deitu gaualdian, hainbat artista preziatzen ahalko dira, horien artean Aire Ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Xendarineko Ahizpak, Erramun Martikorena, Astezkenekoak edo Hertz Orkestra. Kontzertua 21:00etan finkatua da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)