Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baleapop festibala Donibane Lohizunen

Baleapop festibala Donibane Lohizunen

2016/08/22

2016ko agorrilaren 24tik 28ra, Moï Moï kolektiboak Baleapop festibalaren 7. edizioa antolatzen du Donibane Lohizunen. Bost egunez, mundu guziko artista andana bat agertuko dira herriko parke, karrika eta hondartzetan, musika eta arte garaikide festibal berezi honentzat. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Aurten ere, Baleapop-ek programazio ausart eta harrigarria eskaintzen digu, jendeak elkarrenganik hurbilarazi eta muga kulturalak, sozialak eta sortzaileak ezabatzeko asmoz.

Egitarauan, besteak beste, artista egonaldiak, kontzertuak, erakusketak eta ibilaldiak hirian barna izanen.

Xehetasunak