Bertsu Xanpionaren helmuga besta eta Hernandorena Sariketa Senperen

2013/06/10

2013ko ekainaren 23an, Bertsu Xanpionaren bukaera ospatuko da Senpere-Amotzeko "Larraldea" etxean. Aurten gainera, Hernandorena sariketa, Xanpionako azken egunaren egitarauaren barnean sartzea erabaki dute antolatzaileek. Bazkarirako tokiak ekainaren 15a aitzin atxiki behar dira Bertsularien Lagunak elkartea deituz.

Bertsu Xanpionaren helmuga besta eta Hernandorena Sariketa Senperen

Xanpiona-ren filosofiari jarraituz, Hernandorena Sariketan ere ez da ohizko epailerik izanen, zenbait irizpide hautatuko dira eta hauetaz jendaurrekoak erabakiko du.

Kantatuko duten bertsulariak hauek dira : Arabatik : Paula Amilburu; Nafarroatik : Egoitz Gorosterrazu; Bizkaitik : Malen Amenabar; Gipuzkoatik : Maialen Akizu; Baxenabarretik Battitt Crouspeyre eta Lapurditik : Ortzi Murua, Maddi Sarasua eta Maddi Ane Txoperena.

Lehenik Hernandorena Sariketa iraganen da, ondotik zikiroa eta azkenik Xanpiona-ren helmuga saioa.

Bazkaria 15 eurotan izanen da eta izen ematea ekainaren 15a baino lehen egin behar da, Bertsularien Lagunak elkarteko telefonora deituz (05 59 54 15 04) edo emailez : bertsularien-lagunak@wanadoo.fr

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)