Frank Suarez
2022/02/14
Edmond Rostand idazle eta antzerkilaria sortu zen duela 150 urte eta hil duela 100 urte. Urte guzian, Kanboko herriko etxeak ospakizun ezberdinak antolatu ditu : mintzaldiak, erakusketak, kontzertuak, sorkuntza artistikoak, etabar. Euskal kultur erakundearekin eraiki partaidetzari esker, ikuskizun horietan bertsulariek ere toki bat ukanen dute, Kanboko Errobi ikastolako 6 ikasle gaztek bertsu batzu prestatu baitituzte artista handi honen ibilbide ezberdinen inguruan. Egin dituzten bertsuak aurkeztuak izanen dira, 2018ko azaroaren 9an, arratsaldeko 17:30etan, Arnagan (Orangerie gelan).
Ikasleekin batera, erakasleak ere hor izanen dira. Hain zuzen, Aimar Karrika eta Odei Barroso bertsulariek saio labur bat emanen dute toki hortan berean.