Bertsulari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean bukatuko da, BECen jokatuko den finalarekin. Azken edizioan bezala, 14 saio ezberdin izanen ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak.
Bertsulariak taula gainera heltzen 2009ko finalaren karietara (Argazkia : Alberto Elosegi)
Azken bi urteotan egin diren herrialdetako txapelketetan eskuratu dute bertsulariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela. Orotara, 43 bertsolarik eman dute izena Txapelketan :