Bertsularitza astea Donibane Lohizunen
2013ko martxoaren 15etik 24ra, Euskal kultur erakundeak, Donibane Lohizuneko kultura zerbitzuak, Bertsularien Lagunak eta Begiraleak elkarteek bertsularitzaren inguruko aste berezia antolatzen dute Donibane Lohizunen. Besteak beste, mintzaldiak, kontzertuak, topaketak eta zine emanaldia izanen dira hiriko leku ezberdinetan.

Aste oso batez, Bertsularitzaren mundua hobeto ezagutarazteko asmoz, hainbat hitzordu antolatuak izanen dira Ravel Aretoan, Le Select zinegelan, Mediatekan edota Ducontenian.
Xehetasunak
- Bertsularitza astea - Egitarau osoa (pdf)
- Tfnoa: 05 59 51 61 58/65
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)