Hemen zaude: Hasiera Albisteak Biarritzeko San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sortzea

Biarritzeko San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sortzea

2014/06/22

Joan den ekainaren 13an, Maritzuli konpainiak antolaturik, Biarritzeko San Martin Ezpata-Dantza Kofradiaren sortze ekitaldia iragan da Baionako Euskal Museoan. Karia hartara, Euskal kultur erakundea ohorezko kide izendatua izan da.

San Martin Ezpata-Dantza 2014ko azaroaren 9an estreinatuko da Biarritzen.

Kofradiaren sortze ekitaldian, kapitaina (Jon Iruretagoyena) eta  Ezpata Ttikiak izendatuak izan dira (Iraia Lascano, Bixente Ciaurriz, Oihan Indart, Marga Forrestier, Oneka Jauregui, Antoire Rivierre, Jon Olazcuaga, Perine Feriol eta Oihan Delavigne).

Beren eginkizunetan izanen da azaroaren 11ko besta antolatzea, dantzarien zuzentzea eta aholkatzea, bai eta Ezpata Dantza hau babestea eta sustatzea.

Aipatzekoa da ere,  Juan Antonio Urbeltz Maritzuli Konpainiako Ohorezko Lehendakari izendatua izan dela eta Euskal kultur erakundea bera ere, Kofradiaren Ohorezko Kide izendatua izan dela, Euskal Herriko beste Ezpata-Dantza kofradiekin batera.

Xehetasunak

Argazkia: Jakes Larre (EKE)