Bizi eta eraiki Euskal Herrian
Biarritzen uda honetan aurkeztua den "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" erakusketaren harira Euskal kultur erakundeak formatu numerikoan berargitaratu ditu 1994ko Irisarriko Ondarearen egunen karietara egin ziren euskal etxearen inguruko solasaldien bilduma. Eta sarean ezarri eskuragarri.

Euskal kultur erakundeak antolatu Irisarriko 2. Ondarearen egunen karietara egin ziren ekarpen interesgarrien artean :
- Jean-Baptiste Orpustan : "Euskal etxeen izenak erraiten ote dauku noiz eraikiak izan diren?"
- Maité Lafourcade : "Ohizko euskal gizartean, nor zen etxe baten jabea?"
- Mikel Duvert : "Zein da ohidurazko etxearen ingurumen soziala ?"
- Jean-Luc Tobie : "Ipar Euskal Herriko lehen bizitegiak"
- Pierre Laborde : "Baserrietako biziguneen antolaketa"
Xehetasunak
- 1994ko Irisarriko Ondarearen egunen mintzaldien txostenak: "Habiter et construire en Pays Basque"(frantsesez)
Euskal kultur erakundea - 1994ko urriaren 15-16a (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)