Black & Basque festibala 2013
Irailaren 6tik 8ra, Afro-Amerikar eta Euskal kulturen arteko topagunea izan nahi duen Black & Basque festibalaren 3. edizioa ospatuko da Baionako La Poterne gunean. Kassav, Oxmo Puccino edo Angelique Kidjo bezalako ospe handiko artisten ondoan, 2zio eta Kalakan euskal taldeak arituko dira besteak beste.

Hiru egunetan zehar antolatu kontzertu guzien artetik, arte grafikoak, literatura edota zinema ekitaldiak antolatuko dituzte ere.
Euskal kultur erakundea, Black & Basque festibalaren partaide da.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)