Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Black is Beltza" filma ipar Euskal Herrian eta Frantzian ikusgai

"Black is Beltza" filma ipar Euskal Herrian eta Frantzian ikusgai

2019/05/09

Fermin Muguruzaren "Black is Beltza" filma berria ipar Euskal Herriko eta Frantziako zinema aretoetan ikusgai izanen da, Gabarra Films egituraren lanari esker. Karia hortara, egilea bera hainbat aitzin-agerralditan parte hartzen ari da. Euskal kultur erakundea film banaketa egitasmo honen partaide da.

Fermin Muguruza euskal figura ezaguna dugu. Musikaria, irrati aurkezlea, film/komiki egilea, eta beste hainbat arlotan aktibo den artista irundarrak Black is Beltza izeneko film berriarekin heldu zaigu, maiatzaren 8an estreinatuko dena ipar Euskal Herriko eta Frantziar estatuko hainbat zinema aretotan.

Apirilan hainbat aitzin-agerraldi egin ondoan, maiatzan ere beste hainbeste izanen dira, egilearen presentziarekin.

Apirila

  • 11a, osteguna | Angoulême | arratseko 8:30tan | Komikiaren zentroa
  • 12a, ostirala | Saint Ouen l’Aumône | 8:30tan | Utopia zinema
  • 13a, larunbata | Port de Bouc | 8:30tan | Le Méliès zinema
  • 14a, igandea | Marseille | 6etan | Vidéodrome 2
  • 15a, astelehena | Poitiers | 9etan | Le Dietrich zinema

Maiatza

  • 2a, osteguna | Kanbo| 8:30tan | L’Aiglon zinema
  • 6a, astelehena | Montreuil | 8:30tan | Le Méliès Zinema
  • 7a, asteartea | Villeneuve d’Asq | 4:25 etan | Kino Cine
  • 8a, asteazkena | Paris | 9etan | Chaplin- Denfert
  • 9a, osteguna | Bordele |8:30tan | Utopia zinema
  • 10a, ostirala | Montpellier | 8etan | Utopia zinema
  • 12a, igandea | Tournefeuille | 8etan | Utopia zinema
  • 24a, ostirala | Hendaia | 20:30etan | Les Variétés 

Black is Beltza-ren maiatzeko programazio osoa (pdf)


Bestalde, euskal rock erradikalaren pertsonai enblematikoa Black is Beltza aurkezten ari da mundu guziko jaialdietan zehar.

Brasilen, Kolonbian, Kuban, Mexikon, Italian Eskozian, Finlandian edo Txekiar Errepublikan ibili ondoan, Stuttgart-eko animazio filmaren nazioarteko festibalera joan beharra da,  Finlandiako Espoo Ciné-ra edo Taiwan-eko Taipei herriko Urban Nomad festibalera. Gainera, uda honetan, filma Txinan ere ikusgai izanen da Times Vision sare digitalen bidez.

 Anartean, Frantzia guzian hedatua izanen da,  Baionako Atalante zinemaren baitan sortu Gabarra films banatzaileari esker. Jadanik, Parise, Bordele, Montpellier, Angoulême, Avignon, Blois, Caen, Dijon, Arroxela, Lyon, Montreuil, Nîmes, Orléans, Poitiers, Saint-Etienne, Saint-Brieuc, Saint-Nazaire, Villeneuve-d’Ascq, Tournefeuille edo Peyrehorade bezalako hirietan ikusten ahal da...

Filmaren laburpena

Espainia/Euskal Herria – 2018 – 88 minutu - Zuzendaria: Fermin Muguruza. Unax Ugalde, Isaach de Bankolé, Iseo, Sergi Lopez, Ramon Aguirreren botzekin.

1965 eko Urria, New York. Iruñeko San Ferminetako erraldoi ezagunak, New Yorkeko 5. etorbidean desfilatzeko gonbidatuak dira. Baina, ipar-amerikar agintariek debekatu die bi erraldoi beltzei desfilatzea, nagusi den arraza bereizkeriarengatik. Manexendako, gehiegi da, haren sineste, eta izaera errebeldeari leiala geldituz, haren lankide eta lagunak, ez ditu segitzen Euskal-Herrira. Horren ordez, herritarren eskubideak eta kontra-kultura sinbolisatzen dituen New York-a deskubritzen du. Mementu hartan, ez du imajinatzen, bidaia luze baten hastapena dela, haren sorterritik urrun, Euskal Herritik urrun, Cuba eta Mexikoren artean, Alger eta Montrealetik pasatuz. Bertan aurkituko ditu alde guzietako militanteak, CIA ko agenteak, emazte suhar eta iraultzaileak... Haren bidaia iniziatiko, eta odisea antikonformista honen bidez, 1960-ko hamarkada bukaera hartan, irakitan den mundu bat zeharkatzen du. Gerla Hotza eta jendakien askapen mugimenduen mundu bat.

Filmea, 2D animazioaren arabera moldatua da, bainan jatorrizko nobela grafikoaren estetikatik hurbil egoten da. Bestalde, soinu banda mugimendutsua, filmearentzat sortua izan da, Fermin Muguruzaren izpiritu eklektikoa eta inguratzen duen munduari duen idekiduraren moldean. Abentura filme bat da eta denbora berean, ustekabeko gertakari segida bat kondatzen digu, musikari, autore eta dokumentaristak, haren fikziozko lehen filme hortan. Manexen abenturek, poz handiarekin murgiltzen gaituzte garai hartako irakite kultural eta politikoan, umore izpi bat baztertu gabe eta gibelean utzi duen, Frankoren diktaturaren pean den Euskal Herriaren nostalgia adieraziz ere.

Xehetasunak