Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Bolada txarrean" komiki-kontzertua Donostian

"Bolada txarrean" komiki-kontzertua Donostian

2016/04/18

2016ko apirilaren 21ean, "Bolada txarrean" komiki-kontzertuaz preziatzeko parada izanen da Donostian. The Hyènes taldearen zuzeneko musikak Thierry Murat eta Rascal-en Bolada txarrean (Au vent mauvais) komikian oinarritu irudiak lagunduko ditu, ikusgarri berezi batentzat. Hitzordua 19:30etan finkatua da Intxaurrondo Kultur Etxean.

Ohiz kanpoko ikuskizun hibridoa da komiki-kontzertu hau. Thierry Murat-ren "Au vent mauvais" komikiko marrazkien ondoan, road-movie bisuala, iluna, hunkigarria, irrigarria eta etsitua orkestratu du The Hyènes musika taldeak.

Bideo muntaketaren bitartez, komikiko irudi eta testu guztiak "diaporama" dinamiko baten formarekin pantaila erraldoi batean erakusten dira. Oholtza gainean, pantailaren ondoan eta ilunpean, kontakizunaren erritmoa segituz The Hyènes-eko musikariek zuzenean jotzen dute. Ikusmenak, musikak eta literaturak eskainitako emozio azkarrak biziko ditu publikoak.

Oharra: 150 lagunentzako tokia.

Sartzea 2 eurotan finkatua da

Xehetasunak

  • Antolatzaileak : Donostia Kultura eta Euskal Kultur Erakundea
  • Kolaboratzaileak : Mélodyn productions, Atabal eta Biarritz Culture
  • Txartelak atxikitzeko