Hemen zaude: Hasiera Albisteak Canopé sarearen formakuntza SOKA erakusketaz

Canopé sarearen formakuntza SOKA erakusketaz

2016/09/22

Canopé pedagogia zerbitzuak formakuntza arratsalde bat proposatzen die erakasleei "SOKA - Euskal dantzen urratsetan" erakusketaren inguruan, urriaren 5ean, Donibane Lohizunen, Ducontenia gelan. Erakusketa bera urriaren 1etik 30era bertan izanen delarik ikusgai. Parada ezin hobea SOKA-ren inguruan ekoiztu ekintza pedagogikoen zuzenean aurkezteko. 

Ekintza pedagogikoak bereziki hirugarren zikloko haurrentzat eginak dira bainan egokitu daitezke bigarren eta laugarren zikloei.

Gehiago jakin

Argazkia: Hazparneko mediateka