Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Chez les Basques" dokumental zikloa

"Chez les Basques" dokumental zikloa

2015/10/25

Euskal kultur erakundeak Chez les Basques zikloa aurkezten du azaroaren 7tik 15era. Parada ezinhobea zinemaren hasieratik zinegile ospetsuek lurralde honetako biztanleen egunerokotasuna filmatuz egin zituzten dokumentalak (berriz) deskubritzeko. Emanaldiak Donibane Lohizunen, Maulen, Urruñan, Kanbon, Hazparnen, Biarritzen, Ortzaizen, Hendaian, Donapaleun, Donibane Garazin eta Baionan izanen dira, hots filmak eginak izan diren tokietatik ahal bezain hurbil. 

Bernardo Atxagaren mintzaldia zikloaren zabaltzeko, Euskadiko Filmategiaren zuzendaria den Joxean Fernandez-en presentzia, zine-kontzertu paregabe bat, topaketak filmetako protagonistekin, trukaketak egileekin, ikerlariekin edo antropologoekin… Horiek guziek, gure historia amankomuna zertxobait elkarbanatzeko parada eskainiko digute.

Egitaraua 

  • DONIBANE LOHIZUNE – SELECT ZINEA | azaroaren 7an larunbata |  20:30 Ziburu, Bernardo Atxagaren mintzaldia + Around the world with Orson Welles, Orson Welles
  • DONIBANE GARAZI - VAUBAN ZINEA | azaroaren 8an igandea | 17:00 Euskadi été 1982, Otar Iosselliani + Garazi, Jacques Krier, Jean-Claude Bergeret
  • HENDAIA - LES VARIéTéS ZINEA | azaroaren 9an astelehena | 20:30 Around the world with Orson Welles, Orson Welles
  • MAULE - MAULE BAITHA ZINEA | azaroaren 10ean asteartea | 20:30 The Basques of Santazi, Leslie Woodhead, sandra Ott + Maskaradak, Jean-Dominique Lajoux
  • HAZPARNE – HARITZ BARNE | azaroaren 11n asteazkena | 17:00 Le curé basque de Gréciette, Hubert Knapp + Au Pays des Basques, Maurice Champreux
  • ORTZAIZE – GARBI ZINE GELA | azaroaren 12an osteguna | 20:30 Around the world with Orson Welles, Orson Welles
  • KANBO - L’AIGLON ZINEA | azaroaren 12an osteguna | 19:00 Around the world with Orson Welles, Orson Welles  + Le curé basque de Gréciette, Hubert Knapp
  • URRUÑA – ITSAS MENDI ZINEA | azaroaren 13an ostirala | 20:30 Le chemin d’Ernoa, Louis Delluc, René Coiffard + Rochers de la Vierge, Auguste Lumière, Louis Lumière
  • BIARRITZ – LE ROYAL ZINEA | azaroaren 14an larunbata | 20:30 Rochers de la Vierge, Auguste Lumière, Louis Lumière + Au Pays des Basques, Maurice Champreux
  • DONAPALEU – SAINT-LOUIS ZINEA | azaroaren 14an larunbata | 20:30 Croquis en Soule, Hubert Knapp + Le curé basque de Gréciette, Hubert Knapp
  • BAIONA – ATALANTE ZINEA | azaroaren 15an igandea | 17:00 Faire la parole, Eugène Green
Prezio bakarra : 4 € emanaldia | Xehetasunak eta txartelen salmenta zuzenki zinegela bakotxetan 

Xehetasunak