2013ko Euskal kultur erakundearen ohiko eta ezohiko biltzar nagusiak
Euskal kultur erakundearen ohiko eta ezohiko biltzar nagusiak 2013ko martxoaren 23an, larunbat goizeko 10:00etatik goiti iraganen dira, Ezpeletako herriko gelan. 2012. urteko bilana egiteko mementua izanen da baita ere EKE-ren araudi berrien onartzeko parada. Elkarte-kideak baita kultur eragile guziak gonbidatuak dira bilera garrantzitsu honetara.

Solasgaiak :
- Ezpeletako Gracy FLORENCE andere auzapezaren ongi etorria bai eta ere Mikel ERRAMOUSPE erakundeburuarena
- 2012ko kultura ekintzen eta diru konduen aurkezpena
- Michel FAGOAGA, kontu ikustatzaile jaunaren txostena
- Konduen emaitzaren esleipena
- Elkarteen urtesariaren finkatzea
- Euskal kultur erakundeko administrazio kontseiluko elkarteen ordezkarien arraberritzea
- Bakoitzak lekarkeena.
Ezhohiko biltzar nagusia :
- Euskal kultur erakundearen araudi berrien onarpena.
Bozkatua izan ondoren, ekintzen bilduma EKE-ren webgunean telekargatzen ahalko da.
Kokapena
Harremana
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)