Hemen zaude: Hasiera Albisteak Baionako kontserbatorioko ikasleak euskal kulturan murgiltzen

Baionako kontserbatorioko ikasleak euskal kulturan murgiltzen

2013/01/21

Baionako Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko eguna antolatzen dute otsailaren 9an. Goizeko mintzaldiak publiko zabalari idekiak badira ere arratsaldeko tailerrak kontserbatorioko ikasleei mugatuak dira. Euskal Herriko dantzak eta musikak landuko dituzte bertan.

Parte hartzaileak

  • Pantxoa Etchegoin, EKE-ko zuzendaria
  • Sustrai Colina, bertsularia
  • Philippe de Ezcurra, musikaria
  • Alexandre De La Cerda, kazetaria
  • Joël Merah, ereslaria
  • Peïo Çabalette, ereslaria
  • Agnès Rospidegaray musikaria
  • Jon Iruretagoyena, dantzaria

Xehetasunak