Dantza Hirian festibalaren 7. edizioa

2012/09/13

Irailaren 13tik 22ra, Dantza Hirian festibala iraganen da Euskal Herriko hiri ezberdinetan. Dantza garaikidea karrikako ikusgarri batzuen bidez deskubritzeko parada paregabea.

Dantza Hirian festibalaren 7. edizioa

Edizio berri honentzat,  Euskal Herriko 12 konpainia profesional baina ere Kubako, Bartzelona, Sevillako edo Madrilgo konpainiak gomitatu dituzte. Bestalde, Euskal kultur erakundeak sustengatu eta Dantza Hirianek antolatu Aterpean egonaldiko aurtengo bi irabazleek beren lanak aurkeztuko dituzte. Horrela, Mimizaneko Androphyne eta Donostiako Anakrusa konpainiek beren obra berriak emanen dituzte lehenik Donostian eta ondoren Baionan (irailaren 22an). Aurtengo Dantza Hirian festibala Donostian, Donibane-Lohizunen, Errenterian, Irunen eta Baionan iraganen da.

Xehetasunak :

www.dantzahirian.com

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)