Dantza tailerrak helduentzat Azkainen
2015eko maiatza eta ekaina artean, Elirale konpainiak helduendako dantza tailerrak antolatzen ditu Azkaineko Jauregia elkarteen etxean. Erakasleak Pantxika Telleria eta Jose Cazaubon izanen dira. Izenak oraidanik eman daitezke.

Tailerrak urratsa eta jauzien sistematik at gaiaren inguruan iraganen dira maiatzaren 5, 13, 20 eta 27an, bai eta ekainaren 3an, 19:30etatik 21:00etara. Ekainaren 6an gainera, guziek herriko merkatu dantzatuan parte hartzeko parada izanen dute.
Tailerretan parte hartzeko saria 30 eurokoa da.
Xehetasunak
- Kontaktua : 06.60.56.33.44 - offprod64@gmail.com
- Elirale konpainia : 06 62 36 98 54
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)