Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoaren hitzak

Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoaren hitzak

2014/09/12

Irailaren 20an, larunbatez, 16:00etan, ibilaldi berezi bat antolatua da Donibane Lohizuneko Baratze Botanikoan. Bertan, Odei Barroso bertsulariak eta Bertsularien Lagunak elkarteko ikasleek bertsuak botako dituzte. Euskal kultur erakundeak eta Paul Jovet Baratze Botanikoak urtean zehar antolatu egonaldian hainbat poesia, bertsu eta testu idatzi ditu Barrosok. Horien gozatzeko parada izanen da ere.

Ibilaldi hori, 2013/2014 urteetan, Euskal kultur erakundeak eta baratze botanikoaren lagunek antolatu artista egonaldiaren bururapena da. Urtean zehar, Odei Barroso-k sasoin bakoitzak eskaintzen dituen den mendreneko aldaketak hurbiletik segitu ditu.

Bertsulariak, sasoin bakoitzean hiru egonaldi labur egin ditu, noizean behin berekin Donibane Lohizuneko bertsu eskolako bertsulari gazteak ekarriz, hauek ere baratzeak sortzen dizkien emozioak elez eta gero paperrez finkatu dituztela.

Bai Odei Barrosok, bai ikasle gazte horiek sortu dituzten bertsuak publikoki aurkeztuak izanen dira irailaren 20ko ibilaldian. Bertsu horiek argitaratuko ditu Euskal kultur erakundeak urte hondarreko.

Egonaldi hau Euskal kultur erakundearen"Hogei'ta" programaren karietara antolatua izan da.

Xehetasunak

Odei Barroso Donibane Lohizuneko baratze botanikoan (argazkia: Donibane Lohizuneko baratze botanikoa)