Frank Suarez
2023/02/06
2018ko abenduaren 5etik 9ra, Durangoko Azokak bere 53. edizioa ospatuko du Bizkaitar hiriko Landako gunean. Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzaren karietara, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen hainbat ekoizpen deskubritzeko parada izanen da.
53. edizioko leloa "DA! Asko dira" izanen da.
"Euskal kultura oparoa eta aberatsa da, eta aniztasun horren isla da Azoka". Gerediaga elkarteko lehendakaria den Nerea Mujikak dioen bezala, aurten, Azokak bere aniztasuna aldarrikatuko bait du edizio honetan.
Izpiritu hori atxikiz, Txakur Gorria sormen kolektiboa izan da aurtengo kartelaren egilea.
Iparraldeko parte hartzaileak dinamika hortan sartuko dira ere eta haien ekoizpenak naturalki sartzen dira lelo honen ildoan. Aurten ere berritasun ugarirekin izanen dira azokan.
Urtero bezala, proposamen anitza izanen da eta kultur ekoizpen zabal bat aurkitzen ahalko da: haur literatura, diskoak, eleberriak, argazki liburuak, egutegi bat, olerki bildumak, literatur aldizkariak…
Orain duela hamabi urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan. Urtero, azokan aurkeztuak diren berritasunen artean gutti gora behera %10 Iparraldeko ekoizpenak dira: aurten ere kasik 50 berritasun aurkitzen ahalko dira azokan.
2018ko ediziorako datu orokorrak
Iparraldeko egituren datuak
Iparraldeko egiturak
Aurten, Iparraldetik 11 egitura izanen dira azokan: 5 argitaletxe, 4 diskoetxe, bestelako egitura bat eta autoekoizpen bat. Iparraldeko partaide guzi hauek, espazio bateratu batean elkartuak dira urte guziz bezala (Goeinkale 21-29).
Elkar argitaletxearen Iparraldeko adarra Elkar-en mahai nagusian ordezkatua da. Autoekoizleen plazan (61&62), Iparraldeko talde bat atxematen ahalko da.