Egitasmo kulturalen eta artistikoen komunikazioa: jarraikitze kolektiboa
Akitaniako INSTEP eta Sports Pyrénées Emploi egituren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak euskal kultur eragileei zuzendu formakuntza ziklo batzu proposatzen ditu, urririk. Ondoko zikloa maiatzaren 17an hasiko da egitasmo kulturalen eta artistikoen inguruko komunikazioaz. Tokiak mugatuak dira eta izenak eman behar dira.

Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteak eta konpainiak laguntzeko asmoz, DLA dispositiboaren barnean biltzen diren Akitaniako INSTEP eta Sports Pyrénées Emploi egiturekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak beren eguneroko beharrei erantzuteko xedea duten debaldeko formakuntzak antolatzen segitzen du.
Ondoko saioa egitasmo kulturalen eta artistikoen inguruko komunikazioaz izanen da. Elkarteak ezinbesteko lana egin dute gure lurraldea animatu eta aberasteko. Antolatzen dituzten publikoari zuzendu gertakari guzi horiek dinamika handia sorrarazten dute eta lanpostuak sortzen ditu gero eta zailtasun ekonomiko handiagoak dituen alor batean. Elkarteak Euskal kultur erakundearen gana heldu dira, besteak beste kultura egitasmo bati buruz komunikatu nahi dutelarik. Gai horren inguruan, egitura guziek galdera berak dituzte. Horregatik, tematika honi buruzko jarraikitzea egitea pentsatua da 2013an.
Ekintza hau DLA dispositiboaren eta EKEren gain da. Urririk izanen da parte hartuko duten egiturentzat. Tokiak mugatuak dira eta eta ezinbestekoa da izenak ematea.
Jarraikitzea Senscible kabinetearen gain izanen da. Elkarteetako arduradunei funtsezko nozioak, tresna operatiboak eskainiko dizkie. Kasu konkretuak konponduko ditu ere beren egitasmo kultural eta artistikoen osatzen laguntzeko.
Helburu operatiboak
Komunikazio plan bat finkatuko da elkartearen beharren arabera, izan aktibitate orokorrentzat ala egitasmo zehatz batentzat. Helburuak hauek dira :
- Beren zerbitzuak eta aktibitateak baloratzea
- Jomugak identifikatzea
- Mezua zehaztea
- Komunikazio euskarriak hautatzea (prentsaurrekoak, paperezko plaketak, egunkariak, webguneak, irrati emankizunak,…)
- Jomuga ezberdinen aitzinean, argumentazioa eraikitzea, bai idatziz, bai ahoz
- Kargu txosten bat osatzea hautaturiko euskarri baten egiteko
Iraupena
- 2 egun denek elkarrekin
- Egun erdi bat elkarte bakoitzarekin, banaka
- Egun bat denek elkarrekin, saioaren bilduma egiteko.
Aholkatzen da jarraikitze osoa segitzea ekarpen teorikoaren eta pratikoaren arteko koherentzia bermatzeko.
Egunak
- 2013ko maiatzaren 17a, ostirala (kolektiboa) 9:00>12:30 - 13 :30 > 17 :00
- 2013ko maiatzaren 28a, asteartea (kolektiboa) 9:00>12:30 - 13 :30 > 17 :00
- 2013ko ekainaren 6 eta 7an, elkarte bakoitzarekin bakarka (eguna aukeran, ikus izen emate orria)
- 2013ko ekainaren 17 eta 18an, elkarte bakoitzarekin bakarka (eguna aukeran, ikus izen emate orria)
- 2013ko ekainaren 25ean, asteartez (kolektiboa eta bilduma) 09 :00 > 12:30 - 13 :30 > 17 :00
Izenak eman behar zaizkio Euskal kultur erakundeari. Gehienik 10 egiturek parte hartzen ahalko dute eta elkarte bakoitzetik 2 pertsonek.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)